Description
⚽ Irabazi Arte-ko denboraldi berriko kamiseta hemen da! Futbol telesail arrakastatsuaren zale guztientzat ezinbesteko jantzia da, eta haur eta gaztetxoentzat eskuragarri dago, 4 urtetik 12 urtera bitarteko tailatan. Unisex diseinuarekin eta kalitate handiko materialekin egina, egunero janzteko, entrenatzeko edo futbol partidak jokatzeko aproposa da.
Kamiseta hau Villabonan, Eizmendi Kirolak dendan soilik dago probatzeko aukera, banatzaile ofizial bakarrak baikara denda fisiko batekin. Beraz, jantziaren kalitatea, neurria eta erosotasuna bertatik bertara egiaztatu nahi baduzu, gure dendara hurbiltzea da aukera bakarra.
Material transpiragarriarekin egina dago, mugimendu askatasuna bermatzen du eta erresistentzia handia du, futbolean ibiltzeko edo eguneroko erabilerarako aproposa izanik. Diseinu erakargarria eta telesailarekin lotura zuzena duen estilo bereizgarria du, Irabazi Arte-ren espiritua gorpuzten duena.
Irabazi Arte-ko produktu ofizial guztiak Eizmendi Kirolak-en eskuragarri dituzu, bai gure denda fisikoan, bai gure online dendan. Ez galdu aukera eta etorri Villabonara, zugandik gertu! ⚽🔵
Reviews
There are no reviews yet.